Descatalogado
Atenea Proiektuak (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Industria Ministerioak eta C.D.T.I.ak antolatutakoa) programa bikain hau sortu du, irakurketan bizkortasuna eta ulermena hobetzeko asmoz; bestela esan, irakurtzeko trebetasuna hobetzea da programaren helburua.
Irakurketa-teknikak hobetzeko entrenamendu-programa:
A.-Irakasle-programa: Erabiltzailearen irakasleari edo gurasoei zuzenduta dago. Modulu honetatik, ariketen edukia eta agertzen diren ordena aldatu daitezke, eta erabiltzailearen maila bakoitzera egokitzen da. Programa honek eskaintzen dizkigun aukeretako baten bidez, ikaslearen ariketen, ezaugarrien eta emaitzen zerrenda eskuratuko ditugu, egin dituen aurrerapausuak neurtu ahal izateko.
B.-Erabiltzailearen programa: Erabiltzailearen abiadura, ulermen eta eraginkortasunera egokituko da programa harentzat programaturiko ariketa guztietan, beste erabiltzaile batek lortzen dituen balioak kontuan izan gabe. Hots, indibidualizatu egiten du ikasteko prozesua.
C.-Ariketa independenteak: Modulu honen bidez, erabiltzaileak ariketa-mota guztiak egin ahal izango ditu, emaitzak pilatu gabe.
Programa honek 130 ariketa baino gehiago ditu, eta honela egituratu dira:
A Saila: Irakurtzerakoan, hautemate-bereizketa, kontzentrazioa eta arreta garatzen ditu.
B Saila: Irakurtzerakoan, begi-mugimendu egokia lortzea, eta irakurketa-teknika berriak sortzea du helburu.
C Saila: Irakurketan, bereizketa sustatzeko aproposa.
D Saila: Irakurtzerakoan, ezagutzaren alderdiak garatzen ditu, eta testua azkartasunez aztertzeko gaitasuna lantzen du.
E Saila: Testuinguruen bidez, irakurketan aurreratzeko ariketak.
F Saila: Irakurketa dinamikoaren bidez, bizkortasuna handitzeko ariketak.
T Saila: Irakurritakoa ulertzeko ariketak ditu, eta, horien bidez, erabiltzailearen aurrerapenak neurtu ahal izango ditugu. Orobat, gainerako ariketak zein abiaduraz egingo diren zehazteko baliatuko ditugu.
Hizkuntzak: Euskal.
Sistema eragilea: Windows 32 bits.
Adina: helduentzako 8.
Baldintzak Pentium 100 edo goi-mailako, 16 MB RAM, soinu-txartela,CD-ROM.
bertsioa Hezkuntza: Irakasleen modulua eta ikasleak erregistratu eta ariketak aldatzeko gaitasuna barne. Eskolak eta erabiltzaileek, oro har, gomendatzen da.